XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Motorrean gasolinea erretzean zer kanporatzen da? Nondik?.

- Gure gorputzean ere sortzen dira hondakinak? Non sortzen dira?.

- Zelan kanporatzen dira?
- Zelangoak dira hondakinak?.

Gorputzak behar ez dituan hondakin likidoak kanporatzeko iraitz-aparatua dogu.

Autoa martxan jartzen dogunean eten barik dator gasolinea motorrera eta aldi berean ihes-tubotik ke zikina kanporatzen da.

Gure gorputzean ere aparato guztiak alkarrekin hartuemonetan dagoz eta batera funtzionatzen dabe.

Denpora batez jan barik bagagoz liseri-aparatuak atseden pixkat hartzen dau baina janariren bat iruntsi eta jarraian jartzen da martxan barriro.

Arnas aparatuak eta zirkulazio-aparatuak eten barik martxan dihardue.

Iraitz-aparatuak ere hondakinak bereizten dihardu eten barik.

Aparatu honeek ondo funtzionatzea beharrezkoa da bizitzeko.

Liseri-aparatua
Ahotik hartzen doguzan janariak eraldatu edo transformatu egiten dira liseri-aparatuan.

Sartu eizue ogi zati bat agoan.

- Zer egiten dabe hortzak, haginak eta letaginak?.

- Mihina geldi egoten da? Zer egiten dau?
- Txua nondik sortzen da?.

Sartu eizue gaileta bat agoan eta EZ mamurtu.

- Zer gertatzen da txuarekin?
- Zer gertatu da gailetearekin?.

Ispilu baten aurrean jarrita kontatu eizuz hortzak, haginak eta letaginak.

- Zenbat dozuz?
- Zeintzuk dira hortzik barik jan daitekezan janariak?.

- Eta nahitanahiez hortzez ebagi behar diranak?
- Aitatu eizuz haginez birrindu eta xehetu behar diran janari batzuk.

Zelan bereizten ete dira janariak euren elikagaietan?.

Letaginak; Haginak; Ebakortzak.